Ikasle Ohien Elkarteak, prestakuntza, kultura, kirol eta laguntza jarduerak burutzen diren elkarguneak dira.

Ospea duen edozein erakundek bertan prestatutako pertsonak ditu bere baitan, beren bizipen eta ikasketak kontutan hartuta, erakundean parte hartu eta hau aberastu nahi dutenak. Munabe ez dago jardute honetatik kanpo, baizik eta alderantziz. Ikasle ohiak, lehenengo promozioen irteeretatik, gure ikasle izaten jarraituko balira bezala hartu ditugu. Lan hau errazteko Ikasle Ohien Elkartea sortu zen, non ikastetxean hasitako prestakuntza jarraitzeko aukera ematen den. Jarraipen hau gure ikastetxearen bereizgarrietako bat da.

Era berean, urteak aurrera joan ahala, ikasle hauek etorkizuneko amak izango dira, beraien alabentzako beraiek jasotako prestakuntza berdina bilatuko dutenak, eta hau eskertzeko beraien konfiantza guregan ezartzen dute.