Joan den martxoaren 14 eta 15ean, Harvard-eko irakaslea eta Floridako Nazioarteko Unibertsitateko “Visible Thinking” programako zuzendaria den Angela Salmon Eskibel Ikastetxean izan zen Eraingo, Eskibeleko eta COAS-eko beste Ikastetxe batzuetako irakasleei Harvardeko Zero Proiektuko (2008) David Perkins eta Howard Gardner ikertzaileek garatutako Pentsamendu Ohituren inguruko heziketa emateko.
Errazak diren kognizio estrategiak azaldu zituen: ikasleei galderak edo baieztapen irekiak eginez hauen garuna mugitzeko balio dute.

16 ohituratan oinarritzen den metodologia honetan sakondu dugu ikastaro honi esker, tema, oldarkortasuna kontrolatzea, ulertzeko entzutea, enpatia eta malgutasunez pentsatzea izanik ohitura horietako batzuk. Gure ikasleek XXI. mendeko lau gaitasunak (sormen almena, pentsamendu kritikoa, komunikazioa eta lankidetza) jasotzea, garatzea eta lantzea izanik helburua.
Gure ikastetxeek 2 urte daramatzate TBL eskoletan 16 Ohiturak era integratuan barneratzen. Metodologia hau Pentsamendu Ohituren bidez garatzen da.
Bi metodologia hauek, hau da, TBL eta Pentsamendu Ohiturak, ikastetxeak garatzen duen diseinuarekin eta oraintsu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak garatu duen Heziberri 2020 Planarekin bat datoz.

Angela Salmon

Salmon Doktorea Floridako Nazioarteko Unibertsitatean Hezkuntza Saileko irakaslea da. Gainera, Harvardeko Unibertsitateko Udako Ikastaroetako zuzendaria da.
Bere Harvardeko Zero Proiektua ikerketa askoren oinarrian dago. Bere esfortzuak “Zero Proiektuko” sortzaile David Perkins-ek eta “Visible Thinking” programako erantzule nagusi Shari Tishman-ek kontuan izan dituzte. Kognizioaren eta hizkuntzaren inguruko interesari esker haurren garunaren, metakognizioaren, hizkuntza garapenaren, lehen urteetako hizkuntza eta artearen, irakaslearen diskurtsoaren, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako irakurle-idazle garapenaren eta praktika komunitateen inguruko proiektuak zuzentzea ahalbidetu dio.
Salmon doktoreak hainbat argitalpen eta aurkezpen egin ditu nazioartean eta Floridako “Visible Thinking” proiektuaren zuzendaria izateaz gain, Latinoamerikako “Literacy Development for the International Reading Association” batzorde ezaguneko burua izan da.