• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Gazteen drogak, erabiltzen diren sare sozialak eta etorkizuneko unibertsitarioaren beharrezko ohiturak izan ziren DBH eta Batxilergoko ikasleen gurasoen prestakuntza-saioetan jorratu ziren hiru gaiak, izugarrizko euri-zaparradari aurre eginez. Ertzaintza, ATELEUS eta Tecnumeko ordezkariak izan ziren saio horietako hizlariak.

Gai horien aurrean, (guztiz interesgarriak guraso nahiz semeentzat) interes eta parte-hartze handia azaldu zen. Ikastetxea itxi ahal izateko, 21:00etan azken saioa bukatu zen. Izan ere, guraso askok hizlari edo tutoreari galdetzen jarraitzen zieten jorratutako gaiei buruz.

Aipatu gabe hainbat alderdi geratu ziren, baina balizko arazoen aurrean, guraso eta irakasleok zein bide jarraitu behar dugun jakitearen lasaitasunarekin geratu ginen. Irtenbide onena prebentzioa delarik.