Otsailaren 22an, ostirala, ikasturte honetako 2. ibilaldia egin genuen. Oraingo honetan, 5. eta 6. mailakoak Donostiako Aquariumera joan ginen.
Bi talde egin genituen, bakoitza begirale edo monitore batekin. Ordu batez berarekin egon ginen, bere azalpenak entzuten, arrainak, marmokak, olagarroak ikusten… Gero, beste ordu erdi bat, baina bakoitza bere aldetik, gehien gustatu zitzaiona ikusten.
Bukatu genuenean, paseo txiki bat Zurriolaraino, eta han futbol partiduak, kolumpioetan… ibili ginen. Bazkaldu, eta handik gutxira, berriz paseo txiki bat Pasealeku berritik, autobusa hartu eta Erainera.
Hurrengora arte!
Recent Comments