Diego Blanco idazlea Erainen izan zen “Eraztunen Jauna” liburuaren mezu katolikoa azaltzen duen “Ustekabeko bidea” deituriko bere liburua aurkezten. Ikasleek arretaz jarraitu zuten saioa eta idazleari literatura unibertsaleko klasiko honen inguruko galderak egiteko aukera izan zuten.

Saio hau gure ikasleen artean irakurzaletasuna bultzatzeko antolatzen dugun Liburuaren Astearen barnean kokatzen da.