{gallery}noticias/alumnos/paint{/gallery}
Lehenbizi autobusa hartu genuen Eraindik Irisarri Land-era joateko. Parkera iritsi ginenean arauak azaldu zizkiguten eta hiru taldetan banatu ginen.
Gida batekin paseo bat eman genuen eta zuhaitz motak, enbor motak, intsektuak, txori motak… ikusi genituen.
Bigarren gauza egin genuena izan zen orientazioa. Taldeak egin genituen (laukoak) eta bakarrik utzi ziguten basotik. Aurkitu behar genituen poltsa laranja batzuk eta poltsa bakoitzean zegoen markadore bat. Mapak eta brujulak genituen.
Hirugarren gauza egin genuena laser-tag izan zen. Bi taldeak egin genituen. Jokoa bike-parkean egin genuen. Arropa gainetik mono batzuk jantzi genituen.
Bazkaldu eta gero jolastu genuen pixka bat parke itxi batean.
TELMO BILBAO ELDUAYEN DBH 2. Maila
Recent Comments