Lehengo asteazkenean, otsailak 1, ikastetxera etorri ginen egunero bezala, baina kaleko arropaz jantzita. 09:20ak aldera irten ginen Iruñarantz, Nafarroako Unibertsitaterantz. Han, parte hartu genuen hainbat karrerari buruzko saioetan : zuzenbidea, ekonomia, medikuntza, komunikazioa, diseinua…).

Belaguan, Ereingo ikasle ohi batekin bazkaldu genuen eta bazkalosteko berriketaldiaren ondoren, Torreciudadera eraman gintuen autobusak. Ostatu hartu eta gero, gauez, futbolean jokatu genuen oinarrian. Oso esperientzi atsegina izan zen.

Hurrengo egunean, Santutegira joan ginen eta Ama Birjinaren esku jarri genituen gure asmo guztiak, meza entzuten ari ginen bitartean. Jaitsi ginenean, hamaiketakoa hartu genuen ikaskide baten urtebetetzea ospatzeko. Arratsaldea beteta egon zen jokuz, kirolez, euriz eta , zinemaz.

Hirugarrengo egunean jaiki ( batzuek nekatu samarrak) eta gosaldu ondoren, Zaragozara joan ginen. Han “El Pilar” basilika bisitatu genuen. Ezagutzen ez genituen hirian gertatutako hainbat datu eta xehetasun eman zigun Pablo jaunak. Bazkaldu eta gero, paintballera jolastera joan ginen. Barre, izardi eta pintura artean, autobusera itzuli ginen, etxera itzultzeko.

Ez genuen aspertzeko astirik eduki. Elkarbizitzak bere helburua bete zuen: elkarrekin bizi izan ginen.

Egilea: Alvaro Aramendi