Joan den abenduaren 16an, ostirala, LH-ko ikasleek gurasoen aurrean “Erregeen errege” saioa antzeztu zuten. LH-ko ikasturte guztietako ikasle guztiek parte hartu zuten era batera edo bestera antzerkian, adibidez beraiek kantatutako Gabon kanten bidez.

Batxilergoko ikasle batzuek ere lagundu zuten: Herodes eta Hiru Errege Magoak ziren.

Sarien tartea ere izan zen. Lehen Hezkuntzako ikasleek Gabonetako Idazmen Lehiaketan irabazitako sariak jaso zituzten.

Jende asko bertaratu zen ekitaldira eta arrakasta erabatekoa izan zen antzerkia egoki prestatzeko lan handia egin zuen jendeari esker: dekoratuak sortu zituztenak, jantziak egin zituztenak…