“Esperientzia ahaztezina!” Diote Batxilergoko ikasleek Europako hiriburuan astebetez izandako bizikidetza gogoratzean.

“Brusela, Brujas, Gante edo Lovaina hiriak bisitatu ditugu, baita hainbat museo, Europar Batzordea eta Europako Parlamentua ere. Azken honetan, Izaskun Bilbao eurodiputatuak jaso gintuen eta hemizikloa erakusteaz gain gure galderak erantzun zituen. Oso jarduera aberasgarria izan da, eta gainera, ederki pasa dugu”. Julio Fernández de Betoño (1. Batxilergoa).