• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Pasa den asteburuan, urriaren 7an hain zuzen ere, eta garai honetan ohikoa den bezala, Zuzendari Txapelketa ospatu zen gure ikastetxean.

Egun zoragarri batek lagundu gintuen jardunaldian, eta horrela gurasoen, irakasleen eta ikasleen arteko festa zoragarri bat ospatzeko aukera izan genuen.

5. eta 6. mailetako zenbait ikaslek futbol partida batzuk jokatu zituzten, txapelketa arrunt batean gertatzen den moduan: bi final erdi, 3. eta 4. posturako partida eta finala. Norgehiagoak zeharo lehiatuak izan ziren, jokatutako zenbait partida penaltien bidez erabaki ziren-eta. Aipagarria da mutikoek erakutsitako gogoak, jo eta ke ahalegindu ziren partidak irabazi ahal izateko.

Baina azkenean, beti bezala, batek bakarrik irabazten du. Txapeldunak: Javier Miner, Ángel Nuñez, Gonzalo Rotaeche, Pedro Orbe, Nicolás Abreu y Daniel Martínez izan ziren. Entrenatzailea: Miguel García.

Sari banaketaren ondoren, han azaldu ginen guztiok hamaiketakoa egitera abiatu ginen. Lagunarteko bazkari batekin amaitu zen jardunaldia.

Egun politta, benetan!