Pasa den martxoaren 21ean, Zuhaitzaren eguna ospatu genuen gure ikastetxean.
Alde batetik, marrazki eta lema lehiaketa ikasleen artean egin genuen. Gainera, lanek Lehen Hezkuntzako hormak apaindu zituzten eta irabazleek sari berezi bat jaso zuten: grafitozko arkatz bat. Arkatz bakoitzak bere atzealdean hazi batzuk zituen, arkatza amaitzean lorontzi batean erein ahal izateko.
Bestalde, Ikastetxea edertzen duten zuhaitzen erakusketa prestatu genuen eta haziak ereiteko ikastaro xume bat izan genuen, zer egin eta nola egin behar den emaitzarik egokienak lortzeko.
Halaber, ikastetxeko zenbait zuhaitz ezagutzeko ibilalditxoa egin genuen eta gure ikasleek hobeto ezagutu zituzten egunero ikusten dituzten zuhaitz batzuk.
Jardunaldia amaitutzat emateko, 5. eta 6. mailakoek bi zuhaixka landatu zituzten Lehen Hezkuntzako eraikin ondoko belardian: Gernikako arbolaren kimu bat, haritza, hain zuzen ere, eta japoniar aranondo bat.
Egia esan, politta irten zitzaigun 2019. urteko Zuhaitzaren eguna.
Recent Comments