Joan den apirilaren 9an, larunbata, XIII Promozioaren XXV Urteurren Festa ospatu genuen ikastetxean, hau da, 1991 urtean ikasketak amaitu zituztenena hain zuzen.

Goizeko hamarrak aldera, taldetxo ausart batek eguna kirola eginez hasi zuen, adina eta batez ere, kiloak ahaztuz; izan ere, 43 urte betetzean, pisua nabaritzen hasten da.

Ondoren, Pablo Blanco, irakasle ohiak zuzendutako Meza Santua izan genuen. Bertaratuak, ikastetxe garaian hain nabarmenduak izan ziren bizitza kristauaren irizpideak berritzera bultzatu zituen.

Jardunaldiarekin jarraitzeko, Francis Caballerok (ikastetxeko zuzendariak) azken 25 urteen berrikuspena egin zuen eta ikasle ohiek ikastetxearen garapena ikusi eta azken proiektuak ezagutu ahal izan zituzten. Ekitaldian, bakoitzari ikastetxearen gorbata bat oparitu zitzaion.
Festak mahaiaren inguruan jarraitu zuen (nola, bestela?), ondoko tertuliarekin eta argazkiekin batera ikastetxe garaiko bizipenak gogoratuz.

Bertaratuak (alfabetoaren arabera):

Ikasleak: Roque Alday, Xabier Arambarri, Juan Aramburu, Alfonso Arias-Camisón, Álvaro Arrieta, Germán Arruabarrena, Juan Bald, Asier Barbarin, Iñigo Barrutieta, Iñigo Beistegui, Andoni Biurrarena, Fernando Casla, Gonzalo Cerezo, Pablo Echart, Alfonso Echevarne, Rafael Elosegui, Gabriel García, Mikel García, Fernando Insausti, Pablo Lago, Roberto León, Jon Mendizabal, Iñigo Minondo, Nacho Simón, Goyo Sotos, Beltrán Souvirón, Juan Ignacio Tel, Iñigo Tello, Fran Trigueros, Jesús Unanue, Ander Zaldua eta Ibon Zaldua.

Irakasleak: Jesús Barbarin, Pablo Blanco, Francis Caballero, Miguel Ángel Davó, Enrique Orobio, Ramiro Pomés eta Alfredo Vinuesa.