2016ko urriaren 6an, San Josemaría eguna, udazkeneko olinpiada ospatu genuen Erainen. Goizez, Meza Santuaren ostean, proba fisikoak burutu genituen: cross, abiadura lasterketak, erreleboak, altuera jauzi a, pentajauzia, pisu jaurtiketa, etabar.
D. Pablo Zarrabeitiak jai-giro ederra prestatu zigun, DJ gisa, denok abesten eta dantzatzen bukatu genuelarik. Ederki.
Arratsaldean jaia ez zen bukatu: talde kirolen txanda izan genuen: errugbia, saskibaloia, futbola, … DJ bera aritu zen arren, musika ezberdina jarri zigun.
Amaitutakoan, dutxa bat eta etxera atseden hartzera.
Egun bikaina!
Recent Comments