-Larrea prest al dago Iñaki?

-Bai Mikel! Rugbyan jolasteko prest dago. Bera Bera taldeak ere nahiko luke horrelako rugby zelaia!

-Eskerrikasko! Ea Gorputz Heziketako klasean ikasitakoak zeozertarako balio dien. Jejeje!!

Urteroko legez Udazken Olinpiada ospatu zuten Erain Ikastetxeko mutilek. Giro aparta egon zen Gaintxurizketako gainean. Eguraldi ona, bista paregabeak, parte-hartze ona. kross, erreleboak, futbol, rugby, … Denetik egin zuten!

Beroketa light bat egin bazuten ere, ez zen inor lesionatu eta bikain pasa zuten. Irakasleren bat ere gustora aritu zen ikasleei apustuak egiten. Aipatzekoa, DBH4.maiako ikasle batena izan zela eskolako 2.markarik onenakrossean. Hala ere, 5 minutu eta 16 segunduko denborarekin Carlos de Lecea (2.Batx) izan zen guztietan azkarrena. Zorionak Carlos!

Jarraian errelebo, lokotx eta zaku lasterketetara pasa ziren. Umorea eta pique sanoa ez ziren faltatu froga guztietan!

Goizeko esfortzuaz indarberritzeko arraultza eta patata frijituak jan eta berehala ekin zioten arratsaldeko saioari: futbola-rugbya-saskibaloia. Ea zein zen 3 kiroletan onena. 

Merendolaren irabazleak: DBH2, DBH4 eta BATX2

Kiroletako Koparen txapeldunak: DBH2, DBH3 eta BATX1

ZORIONAK TXAPELDUN GUZTIEI!!!