Pasa den abenduaren 10ean, gure ikastetxeko ikasleek bide hezkuntzari buruzko ikastaro bat jaso zuten.

Irungo udaltzainak diren Txema eta Marian izan ziren ikastaroa emateko arduradunak.

Txema 5. mailako ikasleekin aritu zen eta “Txirrinda gidatzen dut” izenburua zuen saioa eskaini zien. Bertan, txirrindulariek bete behar dituzten arauak gogorarazi zizkien, norberaren eta besteen segurtasuna kalean zaintzeko helburutzat hartuz.

Marian, berriz, 3. mailako ikasleekin izan zen. Aurreko helburu berarekin, gure mutikoek, oinezkoak bezala, kalean segurtasun osoz ibiltzeko, jokabide egokiak eta zuzenak berrikusi zituzten.

Zenbait bideo ikusi ondoren, galdetegi bat bete zuten eta Txemarekin eta Marianekin elkarrizketatu ziren azaltzen zitzaizkien zalantza guztiak argitu ahal izateko.

Ekintza baliagarria benetan.