Joan den otsailaren 9an, asteartea, gure ikastetxeko irakasleek Bilboko COASeko gune nagusian tutoreen trebakuntzarako saioa jaso zuten. Bertan, beste tutore batzuekin esperientziak partekatu eta praktikan erabiltzeko ideia berriak eskuratu genituen.

Saioa Espainian eta Hegoamerikan ikastetxeetako irakasle, aholkulari eta zuzendari bezala ibilbide luzea egin duen nahiz irakasle, pedagogo eta psikologiako masterra dituen José Antonio Alcázarrek zuzendu zuen. Berarekin ikasleen eguneroko egoeren inguruko kasu praktikoak garatu genituen, gure ikuspuntua gehituz eta gainerakoenarekin nahiz hizlariarenarekin batera ikasiz. Helburua ikasleen hezkuntza beharrak betetzea da, daukaten hoberena eman dezaten eta bizitzan zehar erabaki egokiak hartzen eta zailtasunak gainditzen ikas dezaten.

Identitas-ek zuzendutako ikastaroa urtarrilaren eta maiatzaren artean gauzatzen diren 5 saiotan banaturik dago.