Tutorearen helburu nagusia ikasle bakoitzaren trebakuntza akademiko, intelektual, pertsonal eta kristaua modu pertsonal batean garatzen laguntzea da. Horretarako, ikasle bakoitzak bere banakako gaitasun, adin eta baldintzekin bat datozen helburu zehatz batzuk planifikatzen laguntzen dioten tutore bat izendatua dauka.
Helburu hauek gurasoen elkarlanarekin eta beraiekin bat etorriz lantzen dira, gurasoak gure ikasleen hezitzaile nagusiak direla kontutan hartzen baitugu. Hori dela eta, urtean zehar aztertzeko gai eta helburu plan bat zehazten dugu gurasoekin, familia eta ikastetxearen artean batasun irizpide bat egon dadin saiatuz.
Recent Comments