• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero.

Navegamos a tu lado.

43344

Horrela dio Santa Agedari eskainitako kopla batek. Ikastetxean entzuteko parada izan genuen otsailaren 4ean, Santa Ageda bezperaren eguna, hain zuzen ere.

 

Lehen Hezkuntzako maila guztiek kantatu zituzten Agedari eskainitako koplak, baina aurten, aurreko urteetan ez bezala, maila bakoitzak bere gelan egin zuen hori.

Aurrekoarekin batera, Euskararen Eguna ospatzeko aprobetxatu genuen. Ekintza hau ere, maila bakoitzak bere gelan burutu zuen. Zenbait froga bete behar zituzten gela bakoitzak dituen taldeek: marrazki ezkutua, asmakizunak, hizki saldak eta akatsak aurkitu adierazpen ohikoenetan. Puntu gehien lortu zuen taldea irabazle suertatu zen.

Konturatu gabe iritsi zitzaigun saioa amaitzeko ordua. Gelak txukundu eta jaso ondoren norberak bere etxera joateko bidea hartu zuten.

Egun politta!