Abenduaren 20an San Tomas eguna ospatu genuen Erainen. Gabonetako oporrak hartu aurretik, ohiturari jarraituz, “San Tomas feriya, txorixua eta ogiya”.
Gure ikasgelak zertxobait txukundu ondoren, Meza Santua ospatu genuen. Ondoren, batxilergoko 1.mailako ikasleek txistorra goxoa banatu ziguten, batxilergoko 2. mailakoek jaialdiaren azken prestaketak egiten zituzten bitartean.
Jaialdia bikaina izan zen. Batxilergoko 2. Mailakoen gidaripean, denetatik izan genuen: antzerkia, magia, diaboloen ikuskizuna, clash royal lehiaketa eta, amaieran, rock kontzertu laburra.
Eguerdian, dena jaso eta bakoitza bere etxera bazkaltzera. Gabonetako oporrak!
Eguberri zoriontsua opa dizuegu denoi, zuen familiarekin bakeaz eta pozaz bizi ditzazuen jai berezi hauek. Eta datorren urtean berriz izango gara elkarrekin.
Recent Comments