San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean egiten den baserritarren feria eta jaia da.

Guk ere gure eskolan, ohiturari jarraituz, San Tomas ospatu dugu, baina ez 21ean, 20an baizik, egun horretan Gabonetako oporrak hartzen ditugu-eta. San Tomas egunak ondoren etorriko den eguberriko egutegia zabaltzen baitu. Beraz, ospakizun bikoitza ikasle eta irakasleentzat.

Eta zer egin dugu? Egun berean ekintza ugari burutu dira ikastetxean zehar, alde batetik, Lehen Hezkuntzakoak, ete bestetik DBHkoak eta Batxilergokoak.

Hauxe izan da Lehen Hezkuntzakoen egitaraua:

-Gelak eta apalak txukundu.

-Gabon kanten lehiaketa.

-Txistorra dastaketa.

DBHkoek eta Batxilergokoek egin dutena berdin samarra izan da, baina desberdintasun bat ere badago: ikasle zaharrenak egun hau aprobetxatzen dute beraien Gabon jaialdia ospatzeko. Oholtzan musika emanaldiak, txiste saioak, imitazioak etab. ikusteko parada izango du jangelara bertaratzen denak. Lehen aipatu dudan bezala, jaia girotzeko eta ospatzeko ikastetxean, asko izaten gara jantzi tradizionalak janzten ditugunak.

Jardunaldia 12:15ean amaitutzat eman da. Ikasle guztiak autobusa edo autoa hartzera abiatu dira, oporrak buruetan dituztela. Irakasleok, berriz,urteari amaiera emateko (ekintza hau ere ohikoa denez), adiskidetasunezko bazkari bat ospatu dugu ikastetxean bertan.

Eguberri zoriontsua eta urte berri ezin hobea opa dizkizuegu!