• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero.

Navegamos a tu lado.

43344
Select Page

Batxilergoko Irteera San Telmora

Lehengo ostiralean, hilak 27, Batxilergoko bi kurtsoak San Telmora joan ginen museo ikusteko asmoz. Bi talde eginda, museoko zenbait alde ikusi genituen. Don Igorren azalpen historikoek lagundu ziguten pinakoteka eta alde etnografikoa disfrutatzen. Argazki bat atera eta Benta Berrira abiatu ginen, kirola egiteko eta bazkaltzeko. Han bukatu genuen irteera.

 

DBH 4.MAILAK BURUTUTAKO TXANGOA

Urriaren 27an Irunera joan ginen DBH 4.mailako ikasleok. Oiasso museoan elkartu ginen ikasleok eta bi irakasle, goizeko hamarrak laurden gutxitan. Bertan, Oiasso erromatar hiriaren historia azaldu zigun emakume batek. Gero, “Santiagotarrak” elkartera joan eta piraguak hartu genituen Bidasoa ibaian arraunean ibiltzeko. Bukatzeko, “skatepark” baten inguruan bazkaldu genuen. Horrelako txangoak gehiagotan egingo ahal ditugu!

Hugo García (DBH 3.maila)

3º Secondary School enjoyed a useful and interesting visit to the San Sebastián Aquarium at the city’s port.

Everyone was looking forward to this day… It had been the central part of every single conversation for the whole week!

It all started last Friday morning, when we began our visit.First, we were welcomed by a huge whale skeleton that was 12 metres long! Brilliant! The guide taught us about the whale fishing tradition in the Basque Country, a fruitful business. Then they showed us lots of different turtle skeletons and shark teeth… We were even allowed to take some photos, very helpful for a future project about marine creatures!

But the best part was yet to come… we went through the tunnel, observing lots of different, some small, some big, fish and animals…

Finally, we ended up where shark eggs are placed, in small bags where they can grow until they are big enough to start their life. A fruitful visit, by the best guide to be taught by!

Hugo López Palomo 3º ESO

 

DBH 1. eta 2. mailako ikasleak
Irrisarri Land-era joan ginen. Aurreko urtean ere joan ginen baina ekintza desberdinak egin ditugu aurten. Iritsi ginenean, bi taldetan jarri ginen kurtsoaren arabera. DBH 1. mailakoak tirolinetara joan ziren eta gu zuhaitz batetik bestera pasatzen zen zirkuito bat egin genuen. Pasatzeko leku zailak zeuden, bat baino gehiago erori ere egin zen baina arnes batetatik geunden lotuta eta ez zen ezer gertatzen. Ondoren tirolinara joan ginen, binaka bota ginen bestela erdian geratzeko arriskua zegoen. Denak bota ginenean jolastokian zegoen zirkuito aereo bat egin eta gero, bazkaldu, gehiago jolastu eta irteera amaitutzat eman genuen. Oso ongi pasa genuen.

Lander Nieto (DBH 2. maila)