• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Duela hilabete batzuk DBHko 4. mailako zenbait ikaslek, Jaime Garcia, Andres Arrieta, Nicolas Muñoz, Juan Ponte, Javier Cano, Javier Estevas, Mikel Briz, Ivan Piris eta Iñigo Velasco , On Jose Maria irakaslearekin izena eman dute robotikako “Firs Lego League” izeneko lehiaketa batean.

Haurrentzat eta garrantzi gutxikoa badirudi ere, nazioarteko lehiaketa da. 29.000 ikastetxek baino gehiagok hartu dute parte mundu osoan, 1.200 Espainiakok. Lehiaketan etapa desberdinak daude nazional eta nazioarteko mailan. Gainera ez da merkea, izen emateak et robota eta piezak erosteak 400 € balio ditu. Horregatik larunbat batean babesle bila joateko elkartu ginen lehiaketan parte hartu eta proiekturako geneuzkan gastuetarako dirua lortu ahal izateko.

Lehiaketak hiru proba dauzka: Robotika, hau da: zenbait agindu betetzen dituen robota egin. Programazioa: lehiaketarako oinarrizkoa, honek egiten baitu epaimahaiak jarritako probak egitea. Eta azkena eta ez garrantzi gutxienekoa Proiektu zientifikoa. Hemen lehiaketaren gai nagusiarekin lotutako ideia aurkeztu behar da: gizakien eta animalien arteko harremana.

Gure taldearen proiektua gizakien eta hegaztien arteko harremanari buruzkoa da. Biologiako irakaslea eta ornitologoa den On Daniel Morcilloren laguntzari esker arazo bat identifikatu genuen. Nola aldatzen duten ornitologoek hegaztien portaera beren apeuekin. Arazo honi konponbidea aurkitu behar diogu eta epaimahaiaren aurreak azaldu.

Taldea lehiaketa honetan egiten ari den lan honi buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero ikusi gure blog-a: blog