• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Urtarrilaren 16an, astelehena, Andoni Andueza, Erain-eko ikasle ohiak, 3. DBHko ikasleei Kimikako klasea eman zien. Andonik Kimikako Gradua egin du eta EHUan Masterra. Polimeroetan espezializatu da batez ere.

Hain zuzen ere aste hauetan, Fisika eta Kimikan, atomoei eta hauek molekula eta kristaletan bateratzeari buruzko gaia ikasten ari dira. Horrela, erlazionatu ahal izan dute badakitena polimeroei buruzko oinarrizko ezagutzekin. Galdera asko egin dizkiote polimeroen erabilpenari buruz bizitza errealean (plastikoak, nylona,…), industrian eta baita bere presentziaz giza gorputzean ere (DNA).

Andoniri bere prestasuna eskertzen diogu eta ondorengo bizitza profesionalean zorte ona opa diogu.