DBH 3. mailako ikasleek trebezia baten bitartez aurki eraikiko duten estalitako jolas-gunea nola egokitu aztertu dute.

Oso proposamen onak atera dira eta Francis Caballero zuzendariaren aurrean aurkeztu dituzte proposamenak.

Oso hizketaldi polita sortu zen zuzendari eta ikasleen artean. Biei oso interesgarria iruditu zitzaien ideiak partekatu eta iritziak jakitea.

Lanak aurki hasiko direla espero dugu eta beharbada ikasleek emandako ideiaren bat martxan jarri daiteke. Etorkizunean horrelako hizketaldi gehiago izatea espero dugu