Erain ikastetxea nazioarteko ospea duten nobel sari eta zientzilariekin batera topaketa bikoitz batean parte hartzeko aukeratua izan da.
Alde batetik irailaren 28an Asier Rodriguez, Santi Diaz, Iñigo Olazábal eta Aitor García Bilbon izan ziren top@DIPC – Zientziarekin solasean! Topagunean. Pedro Miguel Etxenikek, Martin Karplusek (Kimikan Nobela), Claude Cohenek (Fisikan Nobela) eta Dame Jocelyn Bell Burnellek (Astrofisika) moderatuta mota guztietako gaiei heldu diete, hasi sormenak eta irudimenak zientzian duten garrantzitik, zientzia eta teknologiaren arteko harremaneraino, erligio gaietatik, ere, pasatuz.
Hala ere, ez dute erantzunik izan egin zaizkien galdera batzuetarako, “oso galdera onak izan direnaren adierazgarri”, Etxenikeren iritziz. Bere azkeneko hitzaldian, “etorkizuna aurreratzen saiatzea baino gehiago, ustekabekoa denez, heziketan jarri behar da indarra, lorpen horiek burutuko dituzten pertsonak trebatzen”, nabarmendu du Etxenikek.
Eta irailaren 30ean Julio Fernández de Betoño, Pablo Avello, David Carrizo eta Hugo Olazabal Donostiara joan ziren. Pedro Etxenikek, Elena CATTANEO biologoak, Pamela DIGGLE botanikoak eta Dudley HERSCHBACH fisiko-kimikoak (kimikan Nobela) moderatuta berriro ere, beraien ikertzaile lanbideari buruz mintzatu ziren eta jatorriari eta ikerketak berarekin daramatzan sakrifizioei buruzko galdera asko egon ziren.
Recent Comments