Otsailak 11ko asteburuan, excellence programako ikasle batzuk Neguko Jardunaldi Humanistikoetan parte hartu genuen.

Jardunaldi horiek Madrilen ospatzen dira aste buru batez, kulturaz gozatzeko eta aurkikuntza berriak egiteko. Erain ikastetxeak lehenengo aldiz parte hartzen du jarduera horietan ikasleen ikuspuntu kulturalak eta esperientziak zabaltzeko helburuarekin.

Asteburuko plana trinkoa bezain atsegina izan zen. Ostiralean, “Las Bodas de Fígaro” antzezlanarekin gozatu genuen Madrilgo antzoki xume batean. Hurrengo egunean, taldetan banatu ginen. Batzuk Prado museoa bisitatu zuten; beste batzuk museo arkeologikoa eta beste batzuk Madrilgo erdigunea ezagutu zuten. Azken horiek bi arkitektoen laguntza izan zuten bai Madrilgo arkitekturaren hainbat ezaugarri azaltzeko, bai hainbat erakin sinbolikoen aspektu teknikoak argitzeko, Caixa Forum adibidez.

Bazkalondoan, zinemako kritiko eta gidoiari den Jeronimo José Martíkin cineforumaz gozatu genuen.

Eguna bukatzeko, afalostean, Jacobo Muñoz aktorearekin solasaldia eduki genuen. “Antigona tiene un plan” musikalan egin zuen paperagatik, 2007an arte eszenikoko Max sarirako antzesle protaganista onenerako izendatua izan zen.Asteburua osatzeko, musika klasikoko kontzertua entzutera joan ginen Musikako Nazional Entzunaretora.

Julio Fernández de Betoño – Ikaslea