Urtero bezala, lehen hiruhilabeteko txangoa egin genuen. Aurten, Bertiz parkean egon gara.
Iritsi ginenean, hamaiketakoa hartu ondoren, motxilak gora eta hasi ginen. Ibilbide desberdinak daude. Hasieran, denok elkarrekin ibili ginen, baina, gero, 1. eta 2. mailakoek bide bat hartu eta 6 kilometrotako ibilbidea egin zuten. Gainerakoek, beste bat hartu zuten 9 kilometro egin arte. Basoa oso polita zegoen, udazkeneko koloreekin.
Denok bukatu genuenean, sarreran dagoen zelaian elkartu ginen bazkaltzeko, jolasteko… Eta ordu pare bat pasa ondoren, autobusak hartu, eta eskolara. Hurrengora arte!
Recent Comments