Erainek solidaritatearen inguruan antolatzen dituen jardueren artean badaude batzuk izaera orokorrekoak, denentzat, eta badaude beste proiektu batzuk gela bakoitzak aurrera eramaten dituenak. Orokorren artean, ikastetxeko sarreran, Etiopian Manos Unidasek egiten duen lanari buruzko erakusketa jarri dugu. Herrialde horretan laguntza nola antolatzen den adierazten duten kartelak dira.

Ikasleak erakusketatik pasatu dira kontzientziatzeko lagundu behar dela ahal bada baina baita ere kontura daitezen hemen daukagun guztia ezin dela eduki munduko beste leku batzuetan.