Ikasleek, heurek, kontatuko digute esperientzia.
Ingelerako asignaturan zine mutuaz egiten ari garen lanari buruz hitz egingo dugu. Imintzioak egin eta azpitituloak jarri behar genituen pasadoan. Eta musika gehitzea bururatu zitzaigun!!

Aktoreak Gorka Barrondo, Gonzalo Rotaeche, Ander Cornejo eta Seungyu Jung ginen. Hasieran zine mutuaren grabazioa gaizki atera zitzaigun baino konturatu ginen interpretatzen ikasten ari ginela, benetako aktoreak bezala. Zaila zen eta desberdina, baina azkenean ondo atera zitzaigun. Pelikula eskolan gertatutako misterio bati buruz zen (Mistery in the school). Ander pistoleroa zen eta gainerako aktoreak detektibeak.

Gure irakasleari asko gustatu zitzaion eta grazia egin zion. Oso nota ona jarri zigun nahiz eta ortografia akatsen bat eduki. Garrantzitsuena asko saiatu ginela izan zen.
Ander, Gonzalo, Gorka eta Seungyu.