Igandean, hilak 25, ikastetxean hasiera eman zitzaien Zuzendari Sariei, Lhko 5. eta 6. mailetako ikasleentzako edizioarekin.
Eguna 11:15etan hasi zen Mezarekin. Ondoren, ikasleek bere talde gogokoenaren jantzia soinean jarri zuten (txuri-urdina nagusitu zen, noski).
Torneoan zehar ez zen falta izan jokalarien arteko lehia eta kirol-legea.
Zorionez, eguraldiak ospakizuna errespetatu zuen, eta sari banaketa eta aperitiboaren ondoren familia batzuek bi kurtsoetako MEC’ek antolatutako bazkari eta bazkalondotaz gozatu ahal izan zuten.
Recent Comments