Joan den maiatzean 3. LH-ko ikasleek ISEI-IVEIk gidatutako kanpo-proba batzuk egiten igaro zituzten bi egun, horrela, ikasleen maila eta ikasketa gabezia posibleak identifikatu ahal izan ziren.

Orain familiei bidali zaizkie emaitza pertsonalak, baina garatzen ditugun zenbait proiekturen (Pereda matematiketan, Jolly Phonics ingelesez, Savia hizkuntzetan, etab.) inguruko gure asetasuna helarazi nahi dizuegu; izan ere, gure ikasleak bataz bestekoa baino hobeak dira.

Ingeles, Gaztelania eta Zientzia gaitasunetan maila gorena lortu dute gure ikasleek. Hiruetan gainerako itunpeko eredu eta eredu publiko linguistikoen gainetik kokatu dira.
Euskadiko bataz bestekoa Erdiko mailan kokatzen da.

Matematika gaitasunean maila Erdi-Altuan gaude. Kasu honetan ere Euskadiko bataz bestekoaz gaindi eta gainerako eredu linguistikoak erabiltzen dituzten ikastetxeetako bataz bestekoaz gaindi ere.

Euskara gaitasunean tarteko maila lortu dugu, Euskadiko bataz bestekotik gertu eta Euskara maila horretan dauden gainerako eredu linguistikoetatik gertu.
Zorionak ikasle guztiei!