2013ko Irailak eskainitako azken egun eguzkitsuak, Lemoizko Barnetegian igarotzeko aukera izan zuten 1DBH-ko ikasleak, D.Iker Pagola eta D.Jon Mikel Miranda irakasleen begirapean.

Barnetegiko ingurua ikaragarria dela iruditu zaigu. Bertatik, Gorliz eta Plentziako badia ikusteko aukera genuen; baita Jata, Oiz, Anboto eta Gorbeia mendiak ere.

 

Barnetegian, ikasteko, jolas egiteko, euskaraz bizi eta sentitzeko aukera izan dute, gure irakasle eta bertako monitoreekin batera. Taldeko erlazioak hobetzeko eta taldean elkar gehiago ezagutzeko aukera paregabea izan da. Emozioak eta sentimenduak ere landu dira, euskararen inguruko jarrera bultzatuz.

Lemoizen bizitako egunak,esan bezala, talde sentimendua indartzeko ere balio izan dute, bertan jarduera ezberdin ugari eginik. Hauetako bat, asteazkenean egindako irteera izan zen. Egun eguzkitsu eta beroa izan zen, eta bizpahiru orduko ibialdia egiteko aukera izan genuen. Gorlizeko itsasargia ikusi, eta ondoren, merezitako deskantsua izan genuen. Gorlizeko hondartzan, bainua eta guzti!

Beste batean errepikatzeko esperientzia izan da, eta irrikitan gaude 2014ko Barnetegira joateko momentuaren zain.