Eguberri aurreko azken asteetan gure ikastetxean ohikoa izaten da ikasgelak apaingarriz betetzea, besteak beste, jaiotzak jartzen.
Guzti honi lehiaketa baten pizgarria gehitzen badiogu, ikasleak eta irakasleak urtero ahalegintzen dira onenak izaten eta, era berean, gainontzekoak txunditzen. Ikasmaila bakotza saiatzen da jaiotzarik ederrena egiten.
Aurtengo garailea Lehen Hezkuntzako 1. mailako jaiotza suertatu da, eta deigarriena bere sinpletasuna izan da. Ikasle bakoitzak ardi bat burutu zuen gaztainak, kotoia eta bastoitxoak erabiliz. Ardiek, artzainak lagundurik, estalpea epeltzen zuten.
Emaitza, esan bezala, sinplea bezain atsegina.
Zorionak.
Recent Comments