Joan den larunbatean amaitu zen VII. Excellence edizioa. Aurten, Espainiako 350 ikaslek hartu zuten parte. Jardunaldian saio bat baino gehiago izan ziren: lehen zatian ikasleek beren lanak unibertsitate epaimahai baten aurrean defendatu zituzten eta ondoren, amaiera saioan, bi urteren buruan programa amaitu dutela ziurtatzen duten diplomak banatu zitzaizkien.

Aurten, 4 taldetan banatutako Eraingo 13 ikasle izan ditugu partaide. Hona hemen aruten Exvellence programan parte hartu duten Batxilergoko gure ikasleak: Iñigo García, Javier Reina, Javier Villagrá, Telmpo Olazabal, Jan Podhorski eta Jorge Fernández de Casadevante (2. Batxilergoa) eta Julio Fernández de Betoño, Iñigo Olazabal, Álvaro Aramendi, Javier Ormazabal, Santi Díaz, Aitor García eta Iñigo Olabeaga (1. Batxilergoa).

Excellence Nafarroako Unibertsitatearekin batera antolatutako unibertsitate bizitzarako eta lan mundurako gaitasunak lantzeko programa bat da. Urtez urte ikasle kopurua areagotuz doa eta esperientzia benetan aberasgarria da gure ikasleentzat.