4. DBH-ko ikasleak beren lan bizitzaren ateetan aurkitzen dira, zientziak edo humanitateak? Zer ikasi nahi dut?… Erabakia zaila da, laneko etorkizunerako erabakigarria baita. Horregatik, Erainen lagundu egin nahi izan diegu, erabakia errazteko asmoz.
Zer ikasi nahi duzu DBH amaitzean? Nolakoa izan nahiko zenuke hemendik 30 urtera? Zertan lan egin nahiko zenuke?
Agian orain arte beren buruari egin ez dizkioten galderak dira eta agian, soilik zein ikasgai gustatzen zaien edo nota onak lortzen dituzten izaten zuten kontuan. Azken galdera hauek nahiz lehenek garrantzia bera dute. Egoki hautatzeko helburuz, Lan Orientazio saio batzuk hasi genituen, ahalik eta informazio egokiena izan dezaten.
Datozen urteetan biziko duten mundu akademikoaz hitz egiteko bi Unibertsitateren laguntza izan dugu: hauek marko orokorra eta ikasleen aukera posibleak aurkeztu zizkiguten. Baina ez gara horrekin konformatu. Etorkizun profesionalaren gertuko irudia nahi genuen. Horregatik, hainbat sektoretako langileen laguntza izan dugu, beren eguneroko esperientzia partekatu dezaten, zergatik hautatu zuten lanbide hori, eta bereziki, hizlarien bidea hartzeko intentzioa duten gure ikasleen galderak argitu ditzaten.
Honakoak izan ditugu laguntzaile: Joan Miquel Sanz, Jesús Lorenzo, Álvaro Arrieta, José Ángel Medina, Alberto Retana, Juan Céspedes, Esther González, Nafarroako Unibertsitatea, Burtsa Ikasketen Institutua, Easo Institutu Politeknikoa eta Ceinpro.
Maila esker guztiei!!!
Recent Comments