• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

 

Otsailaren 3an, DBHko ikasleek 2. Ebaluaketako irteera egin genuen. Eskolatik Anoeta estadiora joan ginen. Bertan, Errealaren museoa ikusi eta gero, Anoeta futbol zelaiko instalazioak bisitatu genituen: aldagelak, prentsa aretoa, futbol zelaia…

Ondoren, Txuri-urdin izotz jauregira joan ginen patinatzera. Joko batzuk egin eta gero musika entzuten patinatu genuen. Oso ongi pasa genuen!

Anoetan dagoen skate-parkean bazkaldu eta gero, futbolean jolastu genuen kursto guztietako ikasleak nahasturik. Kirolez betetako eguna igaro genuen.

Lucas Garmendia