Aurten ere urrian abiatu ginen kirolarekin gozatzeko. Urtero bezala, Erain eskolak parte hartuko du larunbatetan gure eskualdean antolatzen diren lehiaketetan.

Kurtso guztiak parte hartu ahal izango dute kirol desberdinetan (futbola, saskibaloia, eskubaloia…) urte guztian gozatuz.

Emaitzaz gain (nahiko onak badira ere) kirola errespontsabilitatetik bizitzeko aukera izango dute ikasleek eta “fair play ” , elkarlana eta enpatia bezalako jarrera onak kirolaren bidez giza heziketarako bidea erakutsiko die.

Zorionak ikasle guztiei eta eskerrak larunbatero, eguzki, euri edo hotza egin, eramaten dituzten gurasoei. Hauen laguntzarik gabe ez litzateke hain giro ona egongo. Eta eutsi horri jarduera honekin jarraitzeko!