HILABETE HONETAKO MENUAARAUTEGIA

El Jangela zerbitzua gure eskolako menua egunero bazkaltzen duten ikasleez eta bazkaria etxetik ekartzen duten ikasleez arduratzen da.

Gure menuak, gure instalazioetan lantzen direnak, elikaduran adituak direnek gainbegiratzen dituzte, elikadura osasuntsu eta orekatu bat bermatzen delarik; gainera indarrean dagoen legediak agindutako kalitate kontrolei lotuta daude.

Hiruhilabetero, guraso guztiei menuaren aurreikuspen bat bidaltzen zaie, familiei gainerako bazkarien prestaketa errazteko asmoz. Honez gain, ikastetxeko sukaldeak, elikagaien baten aurrean alergia edo intolerantzia aurkezten duten ikasleentzat ordezko menuak prestatzen dira, aurretik sendagilearen txostena erakutsiz eta betiere izan daitekeen heinean.

 

Jangelako hezkuntza helburuak hurrengoak dira:

1.Mahaian “portaera egokiak” bultzatu eta indartu, hezkuntza on bat osatzeko.
2.Mahai inguruan, jokaera egoki baten bitartez, elkarbizitza eta giza harreman on bat sustatu.
3.Ikasleei edozein janari eta ematen zaien menua osorik jan dezaten irakatsi.
4.Jatorduak baino lehen, jatorduetan zehar eta ondoren higiene pertsonalaren garrantzia baloratu.

Hleburu hauen lorpenerako, irakasleak berak dira zerbitzua eskaintzen dutenak, eguneroko jatordua hezkuntza jarduera jarraitzeko erabiliz.   

 

JANGELAKO ORDUTEGIA
Lehen Hezkuntza:
13:00 

DBH:
13:30

Batxilergoa:
14:25