{gallery}/blogs/euskera/belenes{/gallery}
Ilusiorik handienarekin prestatu dituzte ikastetxeko ikasleek jaiotzak. Azkenean LHko 4. mailak eta DBHko 1. mailak irabazi dute saria.
Lan eta imajinazio handia ikusi da aurten gela guztietako jaiotzetan. Oso lan politak ikusi ditugu Lehen Hezkuntza eta DBHko geletan. Material tradizionalak alde batera utzi eta aurten material berriak ikusi ditugu. Aipatzekoak dira DBH 3. mailako ikasleek egindako jaiotza, Jesus, Maria eta Jose arrain artean ikustea ez da ohikoa izaten eta LHko 6. mailakoena. Azken jaiotza honek ia gela osoa betetzen du eta pertsonaiek ikasleen arpegiak dituzte.
Lehen Hezkuntzako 4. mailakoek “goma eva” materiala erabili dute jaiotza tradizional eta polit bat egiteko. DBH 1. mailakoek aldiz, margotutako gatza erabili dute jaiotzako pertsonaien gorpuak egiteko. Zorionak bi kurtsoei lehiaketa irabazteagatik.
Recent Comments