Erain, bere maila guztietan itundutako zentroa da, eta beraz, ikastetxeko ideia berak partekatzen dituen familia guztien eskueran dago.
Gure Hezkuntza Proiektua aurrera emateko, IGE-ak ikastetxearekin elkarlanean aritzen diren gurasoen ahal den heineko laguntza eskatzen du.
Erain, beraien semeentzat gure ikastetxearen ideiekin bat datorren hezkuntza nahi duten familia guzti haiei irekia dago, egoera ekonomiko eta sozial oso desberdinak dituzten familiak.
Hauxe da indartzen saiatzen garen balio argi bat: bizikidetza, akordioa, ulermena eta ikastetxea osatzen duen hezkuntza elkarte guztiaren arteko elkarlana.
Gure hezkuntza proiektuan konfiantza duten eta errealitate bat izatea ahalbidetzen duten pertsona askoren borondatezko laguntza eskertzen dugu.
Recent Comments