• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

 

Pasa den ostiralean, abenduaren 2an, Batxilergoko 18 ikasleak, D. Pablo Zarrabeitia eta D. Miguel Ángel Davó DIPC ikustera gerturatu ziren Ibaetara.

Jakina denez, zentru honetan garatzen den arloa Nanozientzia da. Aukera izan genuen atomo eta partikula subatomikoen irudiak ikusteko, Fisika laborategian. Azaldu ziguten karrera zientifikoa nolakoa izaten da. Superordenagailuak ikusi genituen: esan beharra dago batzuei hau izan zela gehien inpaktatu zietena. Eta Polimeroen Kimika laborategian ere praktika bat erakutsi ziguten. Azkenik, hamaiketan puntuan, kafetegian hamaiketakoa hartu genuen. Harrera ezin hobea izan genuen DIPCen. Eskertzekoa.