Ikastetxe bakoitzak legearen arabera eratutako eta bere funtzionamendua estatutu batzuen bitartez araututa dagoen IGE (Ikasleen eta Gurasoen Elkartea) bat du.
Elkarte bakoitza autonomia mailako federazioan integratua dago, FAPAE Euskal Autonomia Erkidegoan, CONCAPA Errioxan eta estatu mailako izaera duen konfederakunde batean (COFAPA). Horrez gain, federazio hauek EPA-n (European Parent Association) barneraturik daude. Europako 10 milioi familiatik gora bertako kide dira.
Bere eginkizunen artean honakoak aipa daitezke:
1.Ikastetxearen hezkuntza proiektuan adierazitako helburuak bete daitezen gurasoen eta ikastetxearen arteko elkarlana suspertzea.
2.Gurasoei hezkuntza zereginetan lagunduko dieten orientazio jarduerak sustatzea: familia orientatzeko ikastaroak, hitzaldiak etab.
3.Ikastetxearen zeregina hobetze aldera, gurasoen ekimen eta iradokizunak bideratzea, beti ere antolakuntza teknikoa, irakaskuntza eta prestakuntzako jarduera eta bere eskumenaren menpe dauden gainerako eginkizunei dagokienez, Zuzendaritzaren autonomia errespetatuz.
4.Ikasleen prestakuntzarako osagarriak diren jardueren antolakuntza eta garapenean laguntzea.
5.Ikastetxearen ideia eta hezkuntza proiektuarekin bat datozen ikasleen hezkuntza osoaren onurarako jarduerak sustatzea eta ekonomikoki laguntzea.
Recent Comments