• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Ikasleek beraien adinari dagokien curriculumaren bitartez ikasten dute, ikasle bakoitzaren nortasuna eta gaitasunak harmonia modu batean eta banan banaka garatzen laguntzen zaien bitartean.

Irakaskuntza-ikasketa prozesu guztian zehar, bai arlo akademikoan eta bai arlo pertsonal eta pertsona barruko arloan, ikasleak norberaren eta inguruko giza eta kultura errealitatearen ezagutza eraikitzen joan behar du. Hemendik hasita, bere ibilbide akademiko eta bere garapen pertsonalaren inguruko erabakiak hartzen joango da. Bere garapen pertsonalak, bere estima, norberarenganako begirunea, bere borondatearen menderatzea, norberaren ahalegina, trebetasun sozialen garapena eta bere gaitasunen indartzeari hertsiki lotuta egon behar du.

Ikastetxearen giza eta kristau prestakuntza planek, eduki hauek gure ikasleen prestakuntza osorako ezinbestekotzat jotzen dituzte, hauek zoriontsu izaten ikasi dezaten eta bizitzari gogo handiz eta besteenganako zerbitzuaren espirituaz aurre egin diezaioten.