Batxilergoko 2. maila amaitu ondoren, Javier Villagrá ikasleak Suedian ordaindutako praktikak egiteko aukera izan zuen ikastetxeak eta Joan Miquel Sanz Guraso Elkarteko zuzendariak joan den urtean bultzatutako Summer Job programari esker.

Programa honi esker, urtero bi ikasle joan ahalko dira Suedia eta Erresuma Batura eta unibertsitatea hasi aurretik lehen lan esperientzia izango dute.

Javier Villagrá bere esperientziaren inguruan:

“Atzerrira lanera joateko aukera bat zegoela jakitean ez nuen dudarik egin eta lortzen saiatu nintzen. Suediara, zehazki Gotenburgora, joango nintzela esan zidaten, AutoAdapt deituriko enpresa batera. Bertan, behar bereziak dituzten pertsonentzako autoak moldatzen dituzte. Iritsi bezain azkar, guztiek adeitasunez hartu ninduten enpresan. Bertan, enpresa batek nola funtzionatzen duen ikasi nuen. Sail guztietan lan eginez; marketingean edo ekoizpenean, adibidez. Gainera, ingeles maila hobetzeko lagundu zidaten, baita Suediako gizartea ezagutzeko ere. Bi aste neketsu hauen ondoen, pozik nago hartutako erabakarekin eta edozein ikasleri gomendatuko nioke esperientzia. Azkenik, Iñaki Ciresi (Summer Job programako arduraduna), ikastetxeari eta Joan Miquel Sanzi eskerrak eman nahiko nizkieke aukera hau emateagatik”.