DBH 2. mailako ikasleak historia umeei era erraz eta dibertigarri batean azaltzen saiatuko dira. Gizarte eta euskarako klaseetan ikasitako edukiak erabiliz, bideo labur batzuk egingo dituzte txikienek historiako garai eta gertakari garrantzitsuenak uler ditzaten.

Gizarteko klasean Bizantziar Inperioa eta Inperio Karolingioa ikusi berri dute ikasleek; Nor zen Karlomagno? Nola sortu zen Bizantziar Inperioa? Zergatik erori zen Erromako Inperioa? Eta ikasitako guztia besteei transmititu nahian, plastikako teknika desberdinak erabiliz historia txikienei azaltzen saiatuko dira. Taldetan banatuko dira eta gidoia, eszenografia, pertsonaien formak, irudiak… Denetan pentsatu beharko dute.

Emaitza ikusteko irrikan gaude!