• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Duela gutxi Eraingo ikasleak BADYG probak egin dituzte. Nazioarteko onarpena duten proba hauek eskola mailan dituzten gaitasunak hobeto ezagutzeko dira.

Taldeko ebaluaziorako dago pentsatuta baina bakarka ere erabil daiteke. Erdi maila eta Goi maila erabil daitezke lantokietan aukeraketa proba bezala.

Sei maila ditu eta 4 urtetik 18 urtetaraino doa. Gure kasuan LHko 2., 4. Eta 6. mailako ikasleak egingo dituzte probak.

BAGDYk 9 proba ditu maila desberdinetarako eta bederatzi arlotako puntuazioak ematen ditu:

1. Ahozkoaren ulermena
2. Ahozko arrazoitzea
3. Zenbakien ulermena
4. Zenbakien arrazoitzea
5. Espazio aldaketak eta doitzeak
6. Espazioaren arrazoitzea
7. Entzumen memoria
8. Ikusmen ortografia memoria
9. Arreta

Gainera beste zenbait emaitza jasotzeko ere balio digu: ahozko emaitza, zenbakizkoa eta ikusmen-espaziokoa nahiz arrazoibidezkoa.

6 oinarrizko proben emaitzek Adimen Orokorraren emaitza ematen digute eta hau adinarekin elkartuz Adimen-kozientea lortzen dugu. Honen bidez, Eraginkortasunaren, Bizkortasunaren eta Hutsen kopuruen emaitzak ere lor ditzakegu.

Emaitzen bidez gure ikasleen ikasketa gaitasuna eskuratu dezakegu, izan ere, emaitza akademikoak ikasleen gaitasunen, motibazioaren eta haur bakoitzaren ahaleginaren emaitza izan ohi dira.