• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

Trebakuntza Saioak:
Kurtso Hasierako Saioak:
Gurasoei kurtso bakoitzeko trebakuntza helburuak eta helburu akademikoak, eta urte horretako antolakuntza alderdiak azaltzen zaizkien bilerak dira. 

Gurasoentzako janari solasaldiak: hilabete bakoitzeko lehenengo ostiralean pintxo bazkari bat ospatzen da ikastetxean eta jarraian, fede katolikoarekin erlazionatutako gai desberdinei buruzko solasaldi bat izaten da.

Familien Orientabiderako Ikastaroak (FOI): negozio eskoletako kasuaren metodologiarekin lan eginez, eta hainbat saiotan egituratuta, gurasoei beren semeen heziketarako laguntza oso baliagarria eskaintzen zaie.

 

Ekintza ludiko eta jaialdiak

Gabonetako afaria: urtero, abenduaren erdian, guraso eta irakasleek batera Gabonak ospatzeko afari bat antolatzen da.

Ikasturte Amaierako Jaialdia: maiatzaren bukaera aldera, ikastetxeko ikasle guztiek beren trebetasunak erakusten dituzte ikasturte amaieran ospatzen den familiarentzako jaialdi tradizional honetan.

Familia Solidarioa Jardunaldia: ikastetxearen 40. urteurrena ospatzearen ondorioz, urtetik urtera indar gehiago hartuz joan den eta ikastetxeko usadio bat gehiago bihurtu den jardunaldi hau hasi zen. Jardunaldia martxoko larunbat batean ospatzen da, eta joku, lehiaketa eta janariaren bitartez familian egun atsegin bat igarotzea da helburua, behartsuenentzako laguntza biltzen den bitartean.

Kurtsoan zehar, hainbat familia txango antolatzen dira (elur garaian, plana eskiatzera joatea izaten da).

Maiatzean, Ama Birjinari egindako familien Erromesaldia ospatzen da.

 

Familien Andre Mariaganako Jardunaldia.

Iraileko astebukaera batean Torreciudad-eko santutegian ospatzen da familien topaketa hau. Bertan Eraineko familien arteko bizikidetza osaptzen da, eta hauek beste erkidegoetako familiak ezagutzeko aukera izaten dute.

L.H.ko 1. eta 2. mailako urtebetetzeak. Maila hauetarako, hiruhilabetero ostiral batean, ISEAek akari handi batekin batera, joko batzuk antolatzen dituzte. Ikastetxeko lehenenego urteetan maila bereko gurasoak ezagutzeko aukera ezin hobea izaten da.