• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero.

Navegamos a tu lado.

43344
Select Page

Ikastetxean gurasoak dira garrantzitsuenak. Beraiek dira beren seme-alaben hezkuntzaren lehenengo erantzule nagusiak. Izan ere, seme-alabak hezteko eskubidea eta betebeharra gurasoei dagokie lehenengo eta modu ordezkatzaile batean bakarrik, Estatuari.

Ikastetxeek hezkuntza zeregina eskuordetze eta laguntzaile modura ulertzen dugu beti, baina inoiz ere ez ordezgarri modura. Gurasoek duten erantzukizunik handiena, hain zuzen ere, da seme-alabei hezkuntza on bat ematea da. Horixe izango da beraien ondarerik nagusiena.

Gure papera hezkuntza zereginean laguntzea da. Ikaskuntzaren kalitatea eta curriculum proiektuaren eskualdatzea bermaturik daude, baina pertsona beteen prestakuntzarako familiaren eredu jarraitua ezinbestekoa da. Familia, gizakiaren nortasuna lantzen eta elkartasuna, esku-zabaltasuna, begirunea, maitasuna… bezalako gaitasunak azaleratzen diren berezko esparrua da. Beren laguntzarekin soilik da posible bizitzaren haraindiko zentzua eskualdatzea.