Hirugarren ebaluazioko txangoa Guadalupera egin genuen, aurtengo erromeria ez da aurreko urteetakoa bezalakoa izan; aurten DBHko kurtso guztiak nahastuta joan gara.
Hasieran taldetan banatu ginen, kurtso desberdinetako 6 ikaslez osatuak. Helburua gure arteko harremanak hobetzea izan da. Talde bakoitzak eskolatik irteteko ordu zehatz bat zuen eta bidean zehar kontrol batzuetatik pasa behar zuen. Ibilaldia talde osoa batera egin behar genuen, taldekide bat ez bazegoen, irakasleak ez zigun kontroletik pasatzen uzten. Oso ongi pasa genuen bidean.
Talde guztiak Guadalupera iristerakoan, hamaiketakoa hartu eta Errosario Santua errezatu genuen. Ondoren jolasteko eta ongi pasatzeko denbora izan genuen.
Nire ustez oso ideia ona izan da txango mota hau egitea, azkenean zortzi ordu gaude egunero eskolan gure kurtsoko kideekin eta horrelako ekintzak egiten beste pertsona desberdin batzuekin egoten gara eta oso ondo pasatzen dugu. Asko gustatu zait txango hau!
Lukas Medina (DBH 1.maila)
Recent Comments