• Español
  • English
  • Euskara

La persona, lo primero. 

Navegamos a tu lado.

 

Otsailaren 6ean Erain Ikastetxeko 5. mailako ikasleek gosari osasuntsua dastatzeko aukera izan zuten.

2014ko otsailaren 6ean, Erain Ikastetxeak “Corazón Vivo” elkartearen laguntzarekin “Gosari Osasuntsua” jarduera antolatu zuen. Jarduerak bi atal izan zituen. Lehenengoan gosari orekatu batek izan behar dituen elikagaiak ikusi genituen.

Gosari orekatu batek alderdi fisiko eta intelektuala hobetzen du eta elikadura orekatua mantentzen eta pisua kontrolatzen laguntzen digu. Gainera, gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena da. Familian gosaltzea da onena.

Bigarren atalean, gosari on batek izan behar dituen elikagaiak dastatzea izan zen: Zerealak, fruta desberdinak, esnea, jogurta, gazta, oliba-olioa (kolesterol ona handitzeko) etab.